X

Menu

Etxe Berdeak

«Etxe Berdeak» programaren helburua da familien artean ingurumen-arazoekiko sentsibilitatea piztea, dituzten ohiturek klima-aldaketan duten eragina murrizteko estrategiak eskainiz, eta, aldi berean, hezkuntza-komunitatearen barruan partaidetza-proiektu bateratuari ekiteko gonbita luzatzen du. Programa Ceneamek koordinatzen du nazio-mailan, eta programan parte hartzen duen erakunde bakoitzak etapa bakoitzaren amaieran lortutako emaitzak eta datuak zentro koordinatzaileari bidaltzeko konpromisoa hartzen du.

Atari Consultora Sostenible enpresak programa egiten laguntzen die erakundeei, dinamizazioa eramanez, eta behar den tokian abian jartzeko eta garatzeko esperientzia eskainiz.

Helburuak:

Familiei parte-hartze eraginkorra garatzeko behar diren tresnak eta estrategiak ematea, eguneroko ohituretan aldaketak eragiten dituzten jarrerak eta balioak sustatzea, klima-aldaketaren aurrean arintze eta egokitze jokabideak sustatze aldera.

Jasangarritasun ekologikoari eta energetikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko informazio-, hezkuntza- eta sentsibilizazio-politikak sustatzea.

Ingurunearekiko gure harremanean kontzientzia hartzea eta jardunbide egokien inguruko prestakuntza bultzatzea, gure baliabide naturalak kontserbatzeko eta kudeatzeko eta gure aztarna ekologikoa murrizteko estrategia izan dadin.

Klima-aldaketaren elkarreraginak eta horri emandako erantzunak ulertzeko ikaskuntza-prozesuak erraztea eta orientatzea.

Baliabideak zentzuz erabiltzea eta jasangarria bere natura-ondarearen kontserbazioarekin eta kudeaketarekin bateragarri egiten duten ereduak modu kritikoan interpretatzeko eta aplikatzeko gaitzea.

Klima-aldaketari buruzko esperientzien zabalkundea eta trukea erraztea «Etxe berdeak» programan parte hartzen duten etxeetako kideen artean, gainerako herritarrei irekitako jardunaldi paraleloen bidez.

    Su nombre (requerido)

    Su e-mail (requerido)

    Asunto

    Su mensaje

    Doy mi consentimiento para el tratamiento de los datos personales que facilito. He leído y acepto la Política de privacidad

    Atari Consultora Sostenible en las redes

    • facebook
    • twitter
    • linkedin

    Contacta

    ☏ 693 84 36 52
    ✉ atari@atariconsultores.es
    C/ San Prudencio nº 27 Planta 5ª Of. 8
    01005 Vitoria - Gasteiz
    ________________________

    Politica de privacidad
    Aviso legal
    Esta web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación. Para poder seguir utilizándolas debe dar su consentimiento para las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de calidad, pinche en enlace para mayor información. ACEPTAR
    Aviso de cookies