X

Menu

¿Zergatik sortu da Araba Etxe Berdeak?

‘Hogares Verdes Araba Etxe Berdeak’ hezkuntza-programa eramango dugu Arabako lurralde osora. Programa hori 2015tik dago martxan Gasteizen, eta eguneroko euren erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz arduratzen diren familiei zuzenduta dago. Lehen edizio honetan 120 etxebizitzatara iristea da helburua, kuadrilla guztietan banatuta egongo dira, eta etxebizitza mota desberdinak izango dira, pisuak eta etxe bakarrak, etxebizitzen tamaina eta berokuntza-sistema desberdinak dituztenak. Horiei guztiei beren etxearen kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan lagunduko zaie: uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz.

Egungo gure bizi-sistema baliabide asko erabiltzean oinarritzen da: ura, energia, lurzorua, etab., eta horiek erabiltzetik eratorritako hondakinak sortzean, hala nola, hainbat motatako hondakinak, atmosferara isurtzen diren gasak, ur zikinak, eta abar. Gure etxeetako eguneroko kudeaketan ere baliabideak kontsumitzen dira eta emisioak, isuriak eta hondakinak sortzen dira, eta ondorioz, ingurumenean inpaktuak eragiten dira.

Arabako gizartean, ingurumenarekiko kezka areagotu egin da azken hamarkadetan. Uraren erabilera, erabilgarritasuna eta kalitatea, hondakinen sorrera, klima-aldaketa, atmosferaren kutsadura, energia-kontsumoa, mugikortasuna, flora eta faunaren babesa edo paisaiaren hobekuntza bezalako elementuak gure udalerrietako biztanleen artean gero eta kezka handiagoa sortzen duten ingurumen-alderdiak dira.

Lurralde osora iristeko lehen esperientzia pilotu honetan, programa urteko hiru ediziotan egitea planteatzen da: lehenengoan, parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kopuru esanguratsua aurrezteko eta hondakinak behar bezala kudeatzeko erronkari aurre egingo diote; esperientzian aurrera egin nahi dutenei beren etxeetan kontsumitzeko modu adeitsuagoa proposatuko zaie; eta, amaitzeko, tailerrak eta jarduera praktikoak egingo dira, aurreko edizio bietan proposatutako gaietan sakontzen eta lan egiten jarraitzeko. Programa sustatuko du lurraldean, eta ingurumenaren arloko kontzientziazio- eta neurketa-ekintzetan espezializatutako profesionalen talde baten aholkularitza eta koordinazioa izango du.

Gure ingurumen-konpromisoak ezagutu nahi badituzu, jarraitu hemen.

 

SAR ZAITEZ INTRANETEN ZURE KUADRILLAREN BITARTEZ

Parte hartzen ari diren etxeentzako sarbidea

Araba Etxe Berdeak programak, lehenengo edizio pilotu honetan, eskualdeetako 120 etxeri eskaintzen die parte hartzeko aukera.

Atari Consultora Sostenible en las redes

  • facebook
  • twitter
  • linkedin

Contacta

☏ 693 84 36 52
✉ atari@atariconsultores.es
C/ San Prudencio nº 27 Planta 5ª Of. 8
01005 Vitoria - Gasteiz
________________________

Politica de privacidad
Aviso legal