Ongi etorri Vitoria-Gasteizko Hogares Verdes / Etxe Berdeak programara
2015. urtean zehar, Vitoria-Gasteizko udalak Etxe Berdeak programaren lehenengo edizioa aurrera eraman zuen ingurugiro Gaietarako ikastegiaren laguntzaren bidez. Gustira, 25 etxeak eman zioten hasiera programarí eta 23k amaitu zuten edizioa. Lortutako emaitzak garrantzitsuak izan badira ere, badakigu hobetu dezakegula. Aurten, 50 izango dira programan parte hartuko duten etxeak. HB/EB programan ordu eta erdi irauten duten 6 tailer ezberdinetan batuko gara gai ezbrdin hauei buruz hitz egiteko: Zer da aldaketa klimatikoa? Zer egin dezakegu hori geldiarazteko? Zein modutan aurreztu dezakegu energia gure etxeetan? Zein temperaturatan erregulatu behar dugu berogailua? Zergaitik da ona kontxumo baxuko bonbiliak erabiltzea? Nola birziklatu behar dugu? Gure ur kontxumoa; Nola sortu hiri-ortu bat gure terrazan; Zein puntutara arte behar dugo kotxea? Gidatze eraginkorra? Zer da bidezko merkataritza? Azken finean, ingururuarekiko jarrera adeitsuagoa izateko zer egin dezakegun.
Doako ekimen hau, ekologikoagoak eta jasangarriagoak izan nahi duten familiei bideratuta dago, eta, modu berean, Vitoria-Gasteiz gero eta hiri berdeagoa izaten lagundu nahi dutenentzat. Eguneroko ur eta energia kontsumo ohiturek ekartzen duten ingurugiro eta giza inpaktuarekin kezkatuta dauden udalerriko pertsonanentzat zuzenduta dago. ARgia itzali, garbigailua, martxan jarri, txorroka itxi, termostatoa erregulatu, zaborra bota… Egunero egiten ditugun ekintzak dira hauek, baina… Ba al dakizu eguneroko jokabide hauek dirua aurrezten lagundu diezazuketela eta baita ingurumenarekiko adeitsuagoa izaten ere?